XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskaltzaindiak atera gaitzala zalantza-osin ontatik.

BEZALA-BEZELA. Sortalde-beroak eragiñik lenbizikoa aukeratu dut. Alabaiña, Euskaltzaindiak agindu bizaigu.

BATZUK-BATZUEK. Gurealdiko laburmin-giroak eragiñik lenengoa erabilli dut orain artean. Alabaiña, gure zaharrai jarraiturik, bigarrena darabilket gaurgero.

BATZUTAN-BATZUETAN. Mugatu gabea delarik obeto legoke lenengoa, baiñan, gure aurrekoai jarraiturik, bigarrena erabiltzea obeto ote den nago. Euskaltzaindiak erabaki.

BESTETZUK-BESTETZUEK. Batzuk-batzuek-en senide, denez, onen jokabidea jarraitu bear litzakeala derizkiot.

ABESTI-ERESI-KANTA. Ona, itz berri au, abesti, alegia, burugabe tajutua, baiñan, errikoitu bidean. Gaur, gure bertsolariak ere erabiltzen digute. Tajugabea izanarren (abo-eres-ti), uka ahal genezaioke bizitzeko arnasa?

Askoz obe litzake zentzu onekin eresi zabaltzea, abesti eta abestu asmatzen ibilli gabe, baiñan gure erriak auek ezagunagoak ditu ura baiño. Ontaz, zer dagikegu?

ABIZEN-DEITURA. Emen ere, gurea zaharberritu bearrean, berria asmatu ziguten. Auxen da asmatu bearraren sukarra!. Ez ote luke obe alakoak euskerak duena eta eztuena aurrena ondo ikasi? Etzukean ortan lan aundirik, zorigaitzez, Euskalerria eta batez ere euskal-literatura-soroa urri askoak baitira.

Itz oen asmatzalleak aitortzen digu etzela irakurzale, ausnarzale baizik. Ainbestean paso, zindotasun onek txalo beroa merezi baitu. Alabaiña, itzetik ortzera, egunean-egunean, Gernika'tik Mutriku'raiño beintzat erriak albiste esan oi dio noticia-ri-

Itz onen aitzea beñepein izango zuen abandotar seme argiak. Zertan asmatu orduan bere ordez izpar izenez bataiatu zuen abortu nazkagarria? Zorionez, abizen onen aldea poliki tajutua dago eta gure alderdiko euskaldunek ezagun-xamarra dute. Zein aukeratuko?

ERAIL-ERAN. Itzak ez-ezik aditzak eta aditz-jokoak ere asmatzen dira gurean eta burukomin aundirik gabe asmatu gaiñera. Erriak oraiñaldian, il'ekin adierazten du morir eta matar. Alabaiña, antziñakoek, matar esateko eran zeukaten eta matador edo asesino eraille (entzun'etik entzule bezala).

Gurealdian bateonbatek itz onek utzitako utsunea nabaritu zuen eta eran ezagutzeke, erail asmatu zuen, Azkue'k bere Morfologia'n ematen dizkigun legeen kontra, era prefijorik ezpaita, -ra- bitartekoa baizik, ots e-ra-karri, e-ra-man, e-ra-billi ta ab.